XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Niretzat nazkagarriak eta gorrotagarriak dira.

Leku guztietan daude horrelakoak baina hemen aparteko kasta osatzen dute.

Ataxi.- Nolakoak izan ziren zure 15-25 urte bitartekoak?

Fermin.- Zortzigarren kurtsora arte auzoko bizitza egiten da baina gero klasekoekin hasten zara ibiltzen gehiago.

Hala ere, hemen ere ez nuen euskaraz ezer entzuten.

Gogoratzen dudanez, La Sallen ikasten ari nintzela, zortzigarren kurtsoan izan zen ikurriñaren legalizazioa eta mugimendu politiko handiko garaiak izan ziren ordukoak, erabat inguratzen gintuen giro beroak.

Zabala hil zuteneko sasoiak ziren.

Egun horietan, gogoratzen dut, oporretan geundela Errioxa inguruan eta egunkariek sekulakoak zekartzatela.

Hor entzun nien nire gurasoei gure aurrean euskaraz egiten, gu zer gertatzen zen entera ez gintezen.

Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren kurtsoetan gatazka politiko oso gogorrak bizi ziren, barrikadak, zaurituak, enfrentamenduak... eta niri biziki eragin zidan guzti harek.

Behin, ikusi nituen jipoiak zirela eta, lorik ere ezin izan nuen egin.

Zortzigarren kurtsoan greba orokor bat antolatu genuen eskolan, amnistiaren alde.

Orduan hasi ziren praileak ere gure herriaren zenbait gauza kontatzen, euskararena...

Hemengo hizkuntza euskara zela.

La Sallen ikasi nuen.

Zortzigarren kurtsoan Euskal Herria liburua eman zidaten eta sekulako ikurriña erantsi nion.

Inguru politikoa eta euskararena oso harreman estuan zeuden.

Hortik aurrera Jarrairen sorreran ihardun genuen, lehenengo kongresurako proposamenak landu genituen...

Baina, hori bai, guztia erdaraz.

Hogei bat lagun ginen Irun aldean eta guztiak erdaldunak.

Ataxi.- Beraz, mobida politikoetatik eta kontzientzia nazionaletik etorri zitzaizun euskararenganako grina.

Fermin.- Baietz esan nezake, baina esan behar da beti jartzen genituela beste helburu batzuk euskararena baino lehenago.

Jakinez gero hobe, baina erdaraz ondo moldatzen ginen eta ez geneukan euskararen beharrik.

Jarrairen hasieran ere, guztia erdaraz joan zen.

Hor izan nintzen soldaduzkari buruzko eztabaidara arte (Soldaduzka honi ez ala Soldaduzkarik ez) eta Soldaduzka honi ez nagusitu zenez, gu atera egin ginen.

Garai horretan monja eskola batean nenbilen eta hauen errepresioaren aurkako talde bat antolatu genuen.

Izen euskalduna jarri behar genion baina konturatu ginen ez zela posible, bestela berehala konturatuko ziren gu ginela eta; eta jarri genion Ejército de liberación estudiantil.

Kristoren sabotaiak burutzen genituen, gauetan sartu eta pintadak, petardoak klaseetan...

Azkenean kalera bota gintuzten lauzpabost lagun.

Izena nahiz eta erdaraz jarri berehala jakin izan zuten nortzuk ginen.

Gero La Sallera joan nintzen eta ondoren COU Hondarribiko Institutuan, katolikoa ez zen nire lehenbiziko eskola.

Erabateko aldaketa izan zen, irakasle bat atxilotu zuten, mogimendua...

Eta lehenbiziz euskara ikasgai moduan.

Ordura arte ezertxo ere ez.

Zertxobait ikasi nuen.

Ondoren Salamankara joan nintzen hiru urtez.

Han Espainian geunden eta benetan konturatzen nintzen gu beste herri batekoak garela.

Pisuan hiru arrasatearrekin bizi nintzen, euskaldunak ziren eta haien artean askotan euskaraz egiten zuten.

Orduan hasi nintzen ernegatzen euskaraz ez jakiteagatik.

Mekaguen sos, mantxurriano de los cojones, paleto!! eta horrelako gauzak esaten nizkion neure buruari.

Nik alde guztietan esaten nuen baskoa nintzela, baina gero...